UNO objektuak, funtzioak eta zerbitzuak
Unified Network Objects (UNO) funtzioak, objektuak eta zerbitzuak.
CreateUnoDialog funtzioa
Basic Uno objektua sortzen du, eta horrek Uno elkarrizketa-koadroaren kontrola ordezkatzen du Basic exekutatzen den bitartean.
CreateUnoValue funtzioa
Mota hertsiko balioa ordezkatzen duen objektua itzultzen du. Balio horrek Uno motako sistemari egiten dio erreferentzia.
CreateObject funtzioa
UNO objektu bat sortzen du. Windows sisteman OLE objektuak ere sor ditzake.
Metodo honek parametro gisa pasatako motaren instantziak sortzen ditu.
EqualUnoObjects funtzioa
True itzultzen du, zehaztutako bi Basic Uno objektuk Uno objektu-instantzia bera adierazten badute.
HasUnoInterfaces funtzioa
Basic Uno objektu batek zenbait Uno interfaze onartzen dituen egiaztatzen du.
GetDefaultContext funtzioa
Prozesuaren 'service factory'-ren testuinguru lehenetsia itzultzen du, baldin badago, eta bestela, null erreferentzia itzultzen du.
StarDesktop
StarDesktop objektuak LibreOffice aplikazioa ordezkatzen du. Zenbait errutina edo erabiltzaile-interfazeko objektu, esaterako uneko leihoa, StarDesktop bidez erabil daitezke.
ThisComponent instrukzioa
Osagai aktiboa helbideratzen du haren propietateak irakurri eta ezarri ahal izateko. ThisComponent Basic dokumentutik erabiltzen da, eta han Basic zein dokumenturi dagokion adierazten da. ThisComponent sartzen den objektu mota dokumentu motaren araberakoa da.