Numerazioa eta numerazio-estiloak

Zenbakitzea eskuz edo paragrafo-estilo baten bidez aplika diezaiekezu paragrafoei.

Zenbakitzea eskuz aplikatzeko

Zenbakitzea eskuz aplikatzeko, egin klik paragrafoan, eta ondoren sakatu Formatua barrako Aktibatu/desaktibatu zenbakitzea ikonoa.

Ohar-ikonoa

'Estiloak' leihoko "Estilo bereziak" estiloan zerrendatutako paragrafoei ezin diezu eskuzko zenbakitzea aplikatu.


Zenbakitutako edo buletdun zerrendak editatzeko Buletak eta zenbakitzea tresna-barrako komandoak ere erabil ditzakezu. Zenbakitze- edo bulet-formatua aldatzeko, egin klik Buletak eta zenbakitzea ikonoan.

Zenbakitzea paragrafo-estilo batekin aplikatzeko

Paragrafo-estiloaren bidez dokumentuan aplikatutako zenbakitzearekiko kontrol handiagoa duzu. Estiloaren zenbakitze-formatua aldatzean, estilo hori erabiltzen duten paragrafo guztiak automatikoki eguneratzen dira.

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ondoren egin klik Paragrafo-estiloak ikonoan.

  2. Egin klik eskuineko botoiaz zenbakitzea aplikatzea nahi duzun paragrafo-estiloan eta aukeratu Aldatu.

  3. Egin klik Eskema eta zenbakitzea fitxan.

  4. Zenbakitze-estiloa koadroan, hautatu erabili nahi duzun zenbakitze mota.

  5. Sakatu Ados.

  6. Aplikatu estiloa zenbakitzea gehitu nahi diezun paragrafoetan.

Buletak gehitzea

Zenbakitzea gehitzea

Buletak eta zenbakitzea desaktibatzea paragrafo jakinetan

Zenbakitutako zerrendak konbinatzea

Epigrafeak erabiltzea

Zenbaki-barrutiak zehaztea

Zenbakitutako zerrendako zenbakitzea aldatzea

Zenbakitutako edo buletdun zerrendak sortzea idaztean